XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere barne-muñetan samurki zauri nuzun maite-sugar bizi leuna! ter-ter jo nuzu eta urra, ala nai izanez, elkartze gozo onen euna!.

Forma plastikoak irekiak eta harreratsuak gertatzen dira, amodio biziaren garra besarkatuko luketen beso irekien antzo; goitik datorren gar horrek barneko ehun eta egitura guztiak ukitu eta asaldatu egiten ditu.

Barnea mila forma eta koloretan hausten da; berauek (urdin, berde, beltzak) beste batzuk (zuri, hori, gorriek) erasotu eta beretuak gertatzen dira.

Gorria, suaren eta odolaren kolorea, nagusia da eszena osoan.